Laneko arriskuen prebentzioa

LANEKO MEDIKUNTZA / OSASUNAREN ZAINTZA

Laneko medikuntzaren arloan, langileen osasuna zaintzen dugu, beren zereginak osasun-arriskurik gabe egin ditzaten. Esperientzia handiko mediku eta EUDez osatutako talde handi bat arduratzen da horretaz.


Protokolo pertsonalizatuak diseinatzen ditugu

Enpresa/bezero bakoitzak lanpostu bakoitzean dituen arriskuak aztertzen ditugu, eta enpresako langileek duten arriskura egokituta pertsonalizatzen dugu azterketa.


Mediku-azterketak egiten ditugu

Protokolo pertsonalizatu horri jarraikiz, mediku-azterketa zehatza egiten dugu: laneko historia kliniko osatua, erabateko miaketa fisikoa eta langileen egoera fisikoa baloratzeko proba osagarri egokiak.


Informazio konfidentziala ematen dugu

Lortutako emaitzak txosten batean azaltzen ditugu, eta konfidentzialtasun osoz ematen diogu langileari. Anomaliaren bat ikusten badugu, hori zuzentzeko bidezko gomendioak ematen ditugu.


Jardueren urteko memoria egiten dugu

Langileei egindako proba guztien estatistikak, aplikatu ditugun protokoloak eta langileen gaitasunak biltzen dituen memoria da.


Emaitzak aztertzen ditugu

Azterketak egin ondoren, emaitzak estatistikoki aztertzen ditugu enpresaren osasun-egoera ebaluatzeko, hau da, langileen osasunaren zaintza kolektiboa egiteko.


Bidezkoak diren aldaketak gomendatzen ditugu

Osasun Indibidual eta Kolektiboaren Zaintzan oinarrituta, enpresan laneko arriskuen prebentzioaren arloan lehentasunak ezartzeko gomendioak egiten dizkiogu enpresari.

GOGOAN IZAN HORRETARAKO EZINBESTEKOA DELA LANGILEAK AGINDUZKO MEDIKU AZTERKETA EGITEA!!!!

Mediku-azterketei buruzko informazioa (PDF)


JARDUERA TEKNIKOAK

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean aipatutako jarduera tekniko guztiak egiten ditugu prebentzio-diziplina guztietan: laneko segurtasunean, industria-higienean, ergonomian eta psikosoziologia aplikatuan.

MEDICAL PREVENCION enpresaren zerbitzu profesionalek laneko arriskuen prebentzioaren arloko araudiak ezarritako legezko betebeharrak betetzera bideratutako jardun guztiak egiteko aukera ematen diote enpresa/bezeroari, eta, horri esker, enpresak langileekin duen segurtasun- eta osasun-betebeharra beteko du, prebentziorik ezaren ondoriozko kostuak murriztuko ditu, eta, beraz, ez du erantzukizunik bere gain hartu beharko.

Enpresak egindako prebentzio-jardun oro ezarritako Prebentziorako Kudeaketa Sistemak zehazten duen prebentzio-arloko funtsezko dokumentu batean oinarrituta dago: Laneko Arriskuen Prebentzio Planean, alegia. Plan horretan, honako alderdi hauek jaso behar dira: antolamendu-egitura, erantzukizunak, funtzioak, jardunbideak, prozedurak, prozesuak eta enpresan arriskuen prebentziorako ekintza egiteko beharrezkoak diren baliabideak, arauz ezartzen diren baldintzetan. Alderdi hori funtsezkoa da prebentzio-jarduera enpresaren hierarkia-maila guztietan behar bezala txertatuko dela bermatzeko. Izan ere, enpresan prebentzioa ezartzea, prebentzioan eraginkortasun maila aski ona, hirugarrenek egiaztatzeko modukoa, lortzeko bidea da.

Prebentzio Planetik abiatuta, prebentzio-dokumentu espezifikoak sortuko dira, Planean bilduta dauden prebentzio-prozedura guztien garapenaren ondorioz. Arriskuen prebentzio-plana kudeatu eta aplikatzeko funtsezko prozedurak (era programatuan hainbat fasetan garatu ahal izango direnak) laneko arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza dira.

Diziplina honetan, lan-istripuen arriskua murrizteko eta/edo desagerrarazteko hainbat teknika sartzen dira. Horretarako, gure espezialistek enpresan arriskuak ebaluatzeko eta istripuak saihestera bideratutako gomendio eta neurriak antolatzeko beharrezkoak diren bisitaldi guztiak egiten dituzte.

Industria-segurtasunari buruzko informazioa (PDF)

Diziplina honetan, kutsatzaile fisiko, kimiko eta/edo biologikoek eragindako lanbide-gaixotasun eta/edo lan-istripu batzuei aurrea hartzeko eta/edo horiek saihesteko hainbat jarduera sartzen dira.  

Industria-higieneari buruzko informazioa (PDF)

Diziplina honetan, lanpostuak langileen premietara egokitu eta hobetzeko eta, horrela, lesioak saihesteko hainbat jarduera sartzen dira.

Ergonomiari buruzko informazioa (PDF)

Diziplina honetan, maila psikiko eta sozialean eragina duten arriskuak detektatzeko eta, horrela, laneko giroa hobetzeko hainbat jarduera sartzen dira.

Psikosoziologiari buruzko informazioa (PDF)