Beste jarduera batzuk

JARDUERA OSAGARRIAK

MEDICAL PREVENCION, , Osasunean espezializatutako enpresa den heinean, enpresentzat zein bertako langileentzat interes handia duten beste osasun-jarduera batzuk eta Osasunaren Zaintza ere eskaintzen ditu.


Mediku-txekeoak

Beste azterketa mota batzuk ere egin ditzakegu, hala nola gaixotasunik arruntenen detekzio goiztiarrerako txekeoak (eskatzailearen adin-taldea kontuan hartuta).


Txertaketak

Erizaintza-talde handia dugu, gaixotasun jakin batzuen prebentziorako gomendatutako txerto eraginkorrak jarri ahal izan ditzaten.


Analitika bereziak

Egiten ditugun analitikak osatzeko, determinazio gehiago ere egin ditzakegu. Ildo horretan, screening bat egin dezakegu analisi genetiko eta/edo molekular espezifikoetan detekta daitezkeen gaixotasun batzuk baztertzeko.


Gaixotzeko arriskuaren balorazioa

Gaixotzeko arriskuen balorazioak egiten ditugu, estaldura jakin bat nahi duen pertsona baten osasun-egoera nolakoa den jakin behar duten aseguru-konpainientzat. Edozein eskakizunetara egokitzen gara.


Laguntza-estaldura enpresen botika-kutxetan.

Gure osasun-langileak enpresen egoitzetara joaten dira langileei laguntza-estaldura ematera (gaixotasun arruntagatik, lan-istripuagatik edota lanbide-gaixotasunagatik).