Prestakuntza

Prestakuntza oso garrantzitsua da edozein lanbidetan eta enpresaren edozein mailatan trebakuntza eta errendimendua hobetzeko, eta ezinbestekoa erakundearen funtzionamendu egokia lortzeko eta erakundea lehiakorragoa izateko. Bestalde, prestakuntzak segurtasun handiagoarekin lan egiten laguntzen du, arriskuak eta, beraz, lan-istripuak murriztu egiten baitira.

Hori guztia kontuan hartuta, Medical Prevención enpresak prestakuntzari eskainitako sail bat dauka, gure enpresek beren langileentzat eskatzen dituzten hainbat arlotan espezialistak diren prestatzaileez osatua.

Prestakuntza hainbat modalitatetan ematen dugu:

  • Presentziala: ikastaro dinamikoak eta bereziki praktikoak prestatzen ditugu, eta beharrezkoa da ikaslea ikasgelan egotea.
  • Erdipresentziala (mistoa): ikasleak gaiaren edukia batzuetan era presentzialean eta beste batzuetan urrunetik ikasteko ikastaroak prestatzen ditugu.
  • Teleprestakuntza: ikasleak prestakuntzara bideratutako online plataforma batera jo dezake; bertan, prestatzaile birtual batek zalantzak argituko dizkio.

Baditugu prestakuntza emateko ikasgelak, baina, beharrezkoa izanez gero, enpresetara ere joaten gara eskatzen dizkiguten ikastaroak ematera.

Gure erakundeak laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza-jarduera guztiak emateko honako hauen homologazioa lortu du Estatuan: ELF (Eraikuntzaren Lan Fundazioa), MF (Metalaren Fundazioa), Beira eta errotulazioa eta Zura eta altzariak. Era berean, Laneko Segurtasunari buruzko 1215/1997 Errege Dekretuan aipatzen den prestakuntza guztia ematen dugu (orga jasotzaile, plataforma jasotzaile eta abarri buruzko prestakuntza-ikastaro teoriko/praktikoa).

Gainera, Hiruko Fundazioko antolatzaile eta emaile gisa inskribatutako erakundea garen heinean, izapideak kosturik gabe kudeatzen ditugu, eta hobari handiak eskaintzen ditugu ikastaroak egiteko.

Gure ikastaroak enpresako langile guztiei zuzenduta daude, eta enpresaren organigramako atal guztietarako ikastaro espezifikoak eskaintzen ditugu, zuzendarientzat zein produkzio edo administrazioko langileentzat (baita osasun-arlokoentzat ere, baldin badaude).

Ikastaroko egutegia PDF Apunta zaitez Ikastarorak