Nortzuk gara?

Historia

Medical Prevención enpresa 1991. urtean sortu zen, eta enpresarik antzinakoenetako bat da gaur egun merkatuan dauden guztien artean.

Hasieran, izaera sanitario soila izan zuen; mediku-azterketak egiten eta langileen osasuna kudeatzen hasi zen, artean Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea garatu gabe zegoela. Aitzindariak izan ginen langileei idatzizko txostenak eta gomendioak ematen.

Ondoren, Legea garatuta zegoela, haren edukira egokitu ginen, eta, ildo horretan, osasun-arloa zabaldu eta proposatutako jarduera teknikoak egiten hasi ginen.

Gaur egun, ospea dugu espezialitate guztietan eta lurralde nazional osoan.



Pertsonak

    Medical Prevención enpresan, 48 pertsona dabiltza (medikuak, erizaintzako langileak, hainbat arlotan espezializatutako teknikariak eta administrazio-langileak).

    Gure langile guztiek giza dohainik eta dohain teknikorik onenak dituzte, eta gure bezeroak pozik uzteko prestatuta daude, hau da, bezeroari eskaini beharreko tratuan bikaintasuna lortzeko (gure profesionaltasunagatik, tratuan eskaintzen dugun esklusibotasunagatik, bezeroak beti ongietorriak direlako eta beren premiak identifikatzen ditugulako).


Bezeroak

Medical Prevención tiene enpresak 2.000 enpresa/bezero baino gehiago ditu, eta biziki eskertzen diegu gugan jarritako konfiantza. Horien artean, industria-sektore guztietako eta tamaina guztietako enpresak ditugu, baita autonomoak ere.

Hona hemen adibide batzuk: Albacora, Athletic Club, Zallako Udala, Bilbao School of English, Britanny Ferries, Cel Technologies & Systems, Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera, Aparejadore eta Arkitektoen Elkargoa, Ekonomialarien Euskal Elkargoa, Conservas Ortiz, Delicias de Navarra, Eibar Bus, FPK Tech Coop, Ramón Rubial Fundazioa, Garden Center, Alfa Taldea, Aernnova Taldea, IMQ Taldea, Urbegi Taldea, Hoteles y Termas La Perla, Indar Electric, Jardines Rementería, Lejarza Motor, Masterclin, Progenika Biofharma, Quesos Aldanondo, Rinder Industrial, Salica Industria Alimentaria, Telebilbao, Vida Caixa, Xenpelar Kristaldegia, Yurrita e hijos, Zelaira (Alcampo).


IMQ Taldeko enpresa bat da Medical Prevención; zehazki, División de Prevención de Riesgos IMQ holdingaren parte da. IMQ Taldea osasun-zerbitzuak aseguratu eta ematen dituen enpresa talde bat da, eta sustrai eta lidergorik handiena duena da Euskal Autonomia Erkidegoan.

grupo IMQ