Lege-oharra

Pribatutasunerako eta Datuen babeserako politika

Izaera pertsonaleko datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, Medical Prevención SL sozietateak (helbidea: Kale Nagusia 53, 2. eskuina, Bilbo. IKF: B-48461503), www.medicalprevencion.com atariaren titularra denez, izaera pertsonaleko datuak biltzeko fitxategia duela eta horren inguruan segurtasun-neurri egokiak hartu dituela jakinarazten dizu. Fitxategia behar bezala erregistratuta dago Datuak Babesteko Agentziaren Erregistroan.

Zure datuak erregistro-inprimakiaren bidez eman dituzunez, datuok aipatutako fitxategian sartzea onartzen duzu. Fitxategiaren xedea enpresaren zerbitzuei buruzko informazioa ematea da. Curriculum Vitaea bidali baduzu, jakin ezazu zure datu pertsonalak ematean berariaz baimentzen duzula datu horiek fitxategi batean sartzea. Jarraian azaltzen diren erakundeak dira fitxategi horren arduradunak, eta beharrezko segurtasun-neurriak hartu dituzte. Fitxategi horren xedea da enpresa horietan izan daitezkeen lanpostu hutsak betetzeko zure profil profesionala aztertzea, eta hautaketa-prozesuetan zu ere kontuan hartzea.

CAT, XXI SL
GESTLAB 98 SL
SERSANIT SL
SODIME SL
ANALISIS CLINICOS RU SL
REHABILIDOM SL
HOSPIDOM SL
MEDICAL DOM SL
MEDICAL PREVENCIÓN SL
MEDIKAL AGIRIAK SL

Era berean, zure datuak MEDICAL DOM SL enpresari (helbidea: Kale Nagusia 53, 1. eskuina, Bilbo) eman ahal izango zaizkio, aipatutako erakundeetarako langileak hautatu eta horiek kudeatzeaz arduratzen baita. Enpresa horrek beharrezko segurtasun-neurriak ditu hartuta, erakundeetako bakoitzarekin sinatutako zerbitzuak eskaintzeko kontratuaren arabera.

Harremanetarako edo lan-eskaera egiteko atarian jarrita dagoen inprimaki elektronikoa bete eta bidaltzean, onartu egiten duzu webgunea erabiltzearekin lotutako komunikazio elektronikoen bidalketa. Ondorioz, berariaz onartu eta baimentzen duzu posta elektronikoa erabiltzea aipatutako komunikazioak bidaltzeko prozedura baliagarri gisa.

Erabiltzaileak ziurtatzen du fitxategiaren bidez emandako datu pertsonalak egiazkoak direla, eta bera izango da erantzule bakarra datuok zehaztugabeak edo gezurretakoak badira eta horrek goian aipatutako erakundeak kaltetzen baditu, www.medicalprevencion.com atariaren titularrak diren aldetik, edo ataria erabili izanagatik hirugarren batzuk kaltetuz gero. Adingabeei ez zaie inolaz ere eskatuko familiako gainerako kideen egoera profesionalari, ekonomikoari edo intimitateari buruzko daturik horien baimenik gabe.

Halaber, jakin ezazu, aurreko atalean aipatu moduan jasotako datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurkaratzeko eskubideak erabil ditzakezula, 15/1999 Lege Organikoaren arabera. Eskubide horiek erabiltzeko, mezu elektronikoa bidali behar duzu medicalprevencion@mprevencion.com helbidera, – datuen babesa- erreferentzia adierazita.

www.medicalprevencion.com atarira sartzeak cookiea erabiltzea ekar dezake. Cookieak Erabiltzaile anonimo bati eta zure PCari bakarrik lotzen zaizkio, eta ez dute Erabiltzailearen informazio pertsonala eskuratzeko berririk ematen. Nolanahi ere, zure informatika-terminalean erabilera horri uko egiteko aukera duzula jakinarazten dizugu. Horretarako, zure Interneteko nabigatzailearen jarraibideak bete beharko dituzu.

Lehen aipatutako erakundeek hitzematen dute fitxategian sartutako datuak konfidentzialtasunez eta dagokien xedeen arabera erabiliko dituztela, datuok gordetzeko betebeharra beteko dutela, eta beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko dituztela datuok ez ditzan inork aldatu, galdu edo baimenik gabe erabili edo eskuratu, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko arautegia onetsi duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuarekin bat.